XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parmenide-ren dotriña oñarri-oñarritik sendotzea izan zenun Zenon-en elbururik nagusiena bere filosofi-langintzan.

Esan bearrean gaude, auzi askotan txakur-katuak antzo irten zirala burrukara.

Ala ta guziz ere, maixuaren lelo berdiña darabilki filosofiaren asentagarritzat: ots, ez dago zirkiñik, ez eta ere izakiaren ugaritasunik.

Bata da izakia, egonean datzana.

Arrazoiketa biurriz eraso oi zuen.

Etzizun berealakoan bururik makurtuko, naiz eta eguzkiaren dirdira baño argiago egon auzia.

Bein batez, Antistene itzez mogimentua ba-zala adirazi-eziñean arkiturik, jeiki ta ibiltzen asi omen zen Zenon-en aurrean, ezin bai-zituen saiestu jaurtitzen zizkion arrazoi korapillatuak.

Izakien askotza borobillean ukatzen digu.

Begira nola filosofatzen duen: 1) Izakiak asko balitez, liraken ainbat lirake izan, ez geiago ta ez gutxiago.

Beraz, ba-luteke neurgaia.

Baño demagun orain, izaki ugari-asko oiek mugabeko zatiz eraikirik dirautela.

Au onartu bageneza ta lentxoxeago esanikoarekin batu, ondorio au dator bereala: alegia izakia une berean mugadun eta mugabe litzakeala.

Beraz, dio, arrazoiez itxu bearko luke egon, izakiak ugariak direla norbaitek balio, ez bai-dira uztarri batean lotzekoak mugadun eta mugabe gogaiak (Diels B 3).

2) Izakiak zerbait izatekotan, naitanaiez zabalkundea eduki bearko dute.

Asi gaitezen zatitzen duten zabalkunde ori illeran, pixkeka pixkeka, azkeneraño.

Areago erdibitu ezin diteken ura, zer ote da?.

Utsa, ezerez bai-da, bestela zaitu bidean zegokean.

Bestalde, izaki-edatsuak zabalkunderik gabeko zatiz osaturik daudela badiogu, lengora gatoz berriro.

Deus danak ez baidezake izan aal ditekana egundo osatu, egin.

Beraz, zabalkunderik gabeko zatiak utsa izanik, ezerezaren baitan dira izan (Diels A 21).

Bide berdiñetik jarraituki, tartearen kizuna ere ukatzen du.

Eta dio: Dioten izaki edatsu oiek, iñun egotekotan, bitartean legozke.

Bitarteak egitik zerbait balu, derriorrez beste bitarte batean bearko luke egon.

Au beste batean eta onela amaigabeko kate luzean, etentzeke.